AITOR ELIZEGI

Sukaldaria eta enpresaria. Aholkularitza globala gastronomia eta ostalaritzako proiektuetan

30 urte baino gehiagoko esperientziaren fruitua, sukaldaritzari lotutako proiektuak aholkatzen eta zuzentzen ditu, guneen kudeaketa egiten du, merkataritza eta I+G ere bai zerbitzuen sektoreko enpresa ertain eta txikietan. BilbaoDendak plataformako zuzendaria; Bilboren merkataritza eta turismo arloko sustapenerako plataforma honetan egoteaz gain start up hauen buru ere bada: GESCULINARY: FOOD MANAGEMENT; FOODPLAY: DIGITAL FOOD; eta jatetxe hauetakoa GAMINIZ (Zamudio/Bizkaia), BASCOOK (Bilbo), SLOW COOK TXOCOOK (Bilbo), KURDING CLUB (Bilbo), BASICOOK (Bilbo) eta duela gutxi Hostelco Award 2018 lortu duen BASQUERY Factory. Mondragon Unibertsitatean eta Bilbao Ekintzan enpresak abian jarri eta hobetzeko aholkularia; Bai Batzokia-ko zuzendaria eta Basquetour-eko aholkularia 4 urte baino gehiagoz.

Ekintzaile nekaezina, erronka handiak hartu eta proiektu ugariren protagonista izan da, esaterako: Bar Basque, New Yorken; Goya, Berlinen; SUA edo design culinary BANKOOK & COOKPLAY proiektua. “Cocinas del mundo” liburuaren egilea eta Award Design 2014 sariduna, besteak beste.

Euskal sukaldaritzaren enbaxadorea AEBn, Suitzan, Norvegian, Ingalaterran, Italian, Perun, Japonian, Islandian, Kolonbian, Portugalen, Faroe uharteetan, Indian eta Alemanian.