Athletic Club-aren zuzendaritzarako lehenengo aurrerapausua

Athletic Club-aren zuzendaritzarako lehenengo aurrerapausua

Athleticeko bazkideok,
Honen bidez jakinarazi nahi dizuet Athleticeko hauteskundeetako hautagaia izango naizela. Nire erabateko konfiantza duen talde kaudimendun baten babes osoa dut horretarako, eta atsegin handiz aurkeztuko dizuet talde hori datozen egunotan.
Beti esan izan dut funtsezkoa dela jendeak eskatzea urrats bat eman dezadala eta hala izan da. Azkeneko 24 ordu hauetan bildu ditut nire hautagaitza aurkezteko beharrezko baldintza guztiak.
Gure talde osoaren ilusioa eta konpromisoa erabatekoak dira eta Athletic dagokion tokira itzultzea da gure asmoa. Horretan saiatuko gara bai hauteskunde-prozesu osoan bai clubetik bertatik, bazkideek hala erabakiz gero.
Adeitasunez,
Aitor Elizegi Alberdi

baibetizurekin