BAI, ATHLETIC! BAI, AITOR ELIZEGI!

Bai Athletic! Bai Elizegi! ekimenean Athletic Clubeko balioekin eta erakundeko profesionalen eta pertsonen garapenarekin konpromiso estua daukan helburua ezarri diogu geure buruari. Gure helburua etikan, erantzukizunean, lehiakortasunenean eta profesionaltasunean oinarritzen da; jasangarritasun ekonomikoa eta finantzarioa, garapen soziala eta kirol arrakastak lortzea ziurtatu nahi ditugu, beti ere Clubaren historia eta filosofia zein bazkideen erabakitzeko ahalmena errespetatuta.

BALIOAK

Gure hautagaitza hainbat jakintza alorretako pertsona-taldeak osatzen du, eta honako balio hauek defendatzen ditugu:

  • bazkide eta jarraitzaileekin konpromisoa,
  • lidergoa,
  • independentzia,
  • talde-lana,
  • adostutako erabakiak,
  • etika pertsonala eta profesionala kudeaketa eraginkorra eta gardena egiteko.

OINARRI ESTRATEGIKOAK

Gure konpromisoa da liderra den Athletic Cluba lortzea, kudeaketa eredu eta enpresa-zuzendaritza profesionalizatua izango duena, hots, 4 alor handi hauetan egituratutako kirol-erakunde bilakatu nahi dugu Cluba:

  • soziala,
  • kiroletakoa,
  • instituzionala,
  • ekonomikoa.

Alor horiek 6 lan batzordetan kudeatuko dira:

  • Bazkidearen hitza
  • Lezama eta kirola
  • Ekonomia eta garapena
  • Berrikuntza eta negozio digitala
  • Erakundea
  • Bertako komunikazioa eta globala

Athleticen, garrantzitsuena bazkide bakoitzaren iritzia delako, eta zuei entzuteko espazioa sortuko dugulako, guztiona den Clubean ideiak partekatu eta ekarpenak egiteko.

XXI. mendeko Athletic bat nahi dugulako: modernoa, gai dena, non teknologia berriak bazkideen zerbitzura dauden.

Gureez osatutako animazio harmaila mitikoa sortuko dugulako. San Mames Katedrala izango da berriro, eta partidu bakoitza oroimenean geldituko da.

Lezama munduan errendimendu handiko zentro erreferente izatea lortuko dugu, euskal kirolari eta futbolariei laguntzeko.  

Athletic Cluben filosofian sinisten dugulako, horrek egiten baitu Athletic bakarra eta munduan errespetatua. Athleticen garaipenak balioekin lortzen dira.

Geure Athletic era jasangarrian eta erantzukizunez kudeatuko dugulako, guztiok batera, bide berean.

Oso kualifikatuta dauden profesionalekin lanean arituko garelako, eta, batzordeetan, adostutako erabakiak hartuko ditugu erabakien emaitza ahalik eta onena lortzeko.