Bai, athletic! Bai, Aitor Elizegi! Hautagai profesionalak, ekintzaileak eta sinesgarriak

Bai, athletic! Bai, Aitor Elizegi! Hautagai profesionalak, ekintzaileak eta sinesgarriak
  • Aitor Elizegi buru duen zuzendaritza-taldeko 17 hautagaien erdiek baino gehiagok euren enpresa sortu dute, ibilbide bikaina egin dute hamarkadetan zehar eta gure herrialdean enplegua eta aberastasuna sortzea da euren xedea.
  • Gainerakoek ere erantzukizun handiko postuak dituzte euskal enpresetan eta erakundeetan.
  • Bai, Athletic! Bai, Aitor Elizegi! taldeak hitza ematen du enpresa-kudeaketa eta –zuzendaritza eredu profesionalizatua jarriko duela abian, eta Athletic Cluba 4 arlo handitan egituratutako kirol-erakundea izango dela: kirol arloa, gizarte arloa, arlo instituzionala eta ekonomikoa

Bilbon, 2018ko abenduaren 13an. Bai, Athletic! Bai, Aitor Elizegi! taldeak Athletic Club zuzendu nahi du datozen lau urteetan abenduaren 27ko hauteskundeen ondoren eta gaur arratsaldean aurkeztu da. Bilboko Moyua plazako lokal batean izan da aurkezpena eta txiki geratu da, ehunka lagun bertaratu baitira Aitor Elizegi buru duen taldeari euren babesa eskaintzera. Bizkaitar eta euskal kirol arloko ordezkariak, enpresariak, kulturako jendea, erakundeetakoak eta gizarteko beste sektore batzuetakoak bertaratu dira hautagaitza honi euren babesa eskaintzera.

Bai, Athletic! Bai, Aitor Elizegi! 17 lagunez eratutako taldea da, esperientzia profesional handikoak denak, ekintzaileak eta sinesgarriak, gehienek euren enpresak sortu dituzte, ibilbide bikaina egin dute orain arte eta gure herrialdean enplegua eta aberastasuna sortzea da beren xedea.

Diziplina anitzeko taldea da, bazkideari hitza eman nahi diona, independentea, erabakiak taldean hartzen dituena, taldeko lana egiten duena eta etika pertsonal eta profesional handikoa, kudeaketa eraginkorra eta gardena lortzeko.

Bai, Athletic! Bai, Aitor Elizegi! zuzendaritza-taldeak hitza ematen du enpresa-kudeaketa eta –zuzendaritza eredu profesionalizatua jarriko duela abian eta Athletic Cluba 4 arlo handitan egituratutako kirol-erakundea izango dela: kirol arloa, gizarte arloa, arlo instituzionala eta ekonomikoa.

 

¿Zergatik Bai, Athletic? ¿zergatik Bai, Aitor Elizegi?

• Athleticen, garrantzitsuena bazkide bakoitzaren iritzia delako, eta zuei entzuteko espazioa sortuko dugulako, guztiona den Clubean ideiak partekatu eta ekarpenak egiteko.
XXI. mendeko Athletic bat nahi dugulako: modernoa, gai dena, non teknologia berriak bazkideen zerbitzura dauden.

• Gureez osatutako animazio harmaila mitikoa sortuko dugulako. San Mames Katedrala izango da berriro, eta partidu bakoitza oroimenean geldituko da.

Lezama munduan errendimendu handiko zentro erreferente izatea lortuko dugu, euskal kirolari eta futbolariei laguntzeko.
• Athletic Cluben filosofian sinisten dugulako, horrek egiten baitu Athletic bakarra eta munduan errespetatua. Athleticen garaipenak balioekin lortzen dira.

• Geure Athletic era jasangarrian eta erantzukizunez kudeatuko dugulako, guztiok batera, bide berean.

Oso kualifikatuta dauden profesionalekin lanean arituko garelako, eta, batzordeetan, adostutako erabakiak hartuko ditugu erabakien emaitza ahalik eta onena lortzeko.

baibetizurekin