CANDIDATURA

PRESIDENTEA: AITOR ELIZEGI 

Gizarte Arloa

Sukaldaria. Aholkularitza globala gastronomia eta ostalaritzako proiektuetan

30 urte baino gehiagoko esperientziaren fruitua, sukaldaritzari lotutako proiektuak aholkatzen eta zuzentzen ditu, guneen kudeaketa egiten du, merkataritza eta I+G ere bai zerbitzuen sektoreko enpresa ertain eta txikietan. BilbaoDendak plataformako zuzendaria; Bilboren merkataritza eta turismo arloko sustapenerako plataforma honetan egoteaz gain start up hauen buru ere bada: GESCULINARY: FOOD MANAGEMENT; FOODPLAY: DIGITAL FOOD; eta jatetxe hauetakoa GAMINIZ (Zamudio/Bizkaia), BASCOOK (Bilbo), SLOW COOK TXOCOOK (Bilbo), KURDING CLUB (Bilbo), BASICOOK (Bilbo) eta duela gutxi Hostelco Award 2018 lortu duen BASQUERY Factory.

PRESIDENTEORDEA: MIKEL MARTÍNEZ

Arlo Instituzionala

Sendagilea. Basurtuko ospitaleko larrialdien zerbitzuko burua eta Espainiako eta Euskal Herriko Itzulietako sendagile ofiziala.

Esperientzia zabala laguntza eta kudeaketa klinikoan. El Correoren Kirol Arloko saria 2016an, 2015eko Espainiako Itzuliko jardueragatik.

IDAZKARIA: FERNANDO SAN JOSÉ

Abokatua. San José Abogados-en bazkide sortzailea

Esperientziadun bazkide sortzailea eta duela hiru hamarkadatik zerbitzuen industrian lan-historial nabarmenarekin. Ezaguna bilaketa motorren optimizazioan (SEO), irratian, oratorian eta korporazio-komunikazioetan. Profesional ekintzailea eta prestigiotsua, negoziatzaile bikaina enpresaren ikuspegitik eta juridikotik. Euskal Herriko abokatu handietako bat.

IDAZKARIORDEA: MARÍA TATO

Abokatua. Euskadiko Emakume Enpresaburu, Zuzendari eta Profesionalen Elkarteko presidentea.

Grupo Afianzako enpresaria 2014az geroztik, zenbait europar herrialdetan dago eta enpresa-aholkularitzako alorrak biltzen ditu bere baitan. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekintzailetza Masterreko irakaslea sortu zenetik orain arte. Kirol arloan esperientzia. Kirol Arbitrajeko Eusko Epaimahaiko Batzorde Iraunkorreko presidentea 8 urtez. Kiroleko indarkeriaren aurkako euskal batzordeko kidea 2005etik gaur egunera arte. Euskal Kirol Federazioen aholkularitza juridikoa 2017ra arte. Madrilgo Kirol Federazioen aholkularitza juridikoa 2012tik gaur egunera arte. Kirol elkarte zenbaitetako aholkulari juridikoa.

Duela bi egunetik Kirol Kontseilu Goreneko kirol-bitartekaritza organoko kidea.

KONTULARIA: JON ANDER DE LAS FUENTES

Arlo ekonomikoa

Ekonomialaria. Euskalteleko finantza-zuzendaria

Ia hogeita hamar urteko esperientzia du industrian, osasungintzan edo telekomunikazioen sektorean; negozioen garapen estrategikoan, negozio berrien nazioartekotzean eta integrazioan, finantza eta zerga arloko egituren diseinuan eta ezarpenean, arrisku korporatiboen kontrolean eta administrazio kontseiluetan eta batzorde exekutiboetan; esperientzia hau aprobetxatzen du parte hartzen duen proiektuetan ekarpenak egin eta aldaketaren katalizatzailea izateko.

‘Niretzat aldaketaren katalizatzailea izateak ez du esan nahi soilik eredu teorikoetan oinarritu behar naizenik, baizik eta nire esperientzia praktikoa eskaini behar dudala erakunde batean zer gertatzen den ulertzeko eta gauzak nola funtzionatzen duten jakiteko, gero eraldatu ahal izateko. Autokonfiantza handia eskaintzeaz gain, nire aurreko urte eta esperientzietan hartutako balioak eta jarrerak eskaini nahi ditut, adibidez, konpromisoa, motibazioa, ekimena eta optimismoa’.

DIRUZAINA: AITOR BERNARDO

Ingeniaria. MD Operations, Spain – Belgicast

Esperientzia handia eta sendoa du, emaitzei bedira eta giza osagaiak garrantzi handia du. Esperientzia zabala du enpresen kudeaketan, negozioen zuzendaritzan eta pertsonen kudeaketan. Oso garrantzitsua da networking eta harremanen arloan, tresna oso baliagarriak gaur egun. Zuzendaritza karguekin lanean aritu da Guardian, Tubacex, UGO Transmisiones-en eta gaur egun MD Operations-en.

KIDEA: ÓSCAR BERISTAIN

COBENeko bazkidea

1990ean sortutako enpresa familiarra, nazioko eta nazioarteko lehen mailako fabriketan espezializatutako merkataritza lana garatzeko asmoz, Uraren, Energiaren eta Oil&Gas merkatuetan; EPC arloko espainiar enpresei zerbitzua eskaintzen die beren proiektuak mundu osoan burutzeko.

KIDEA: BEGOÑA CASTAÑO

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako merkatari eta enpresen elkarteko kudeatzailea

Merkataritza sustatzen ari da buru-belarri auzoen dinamizazioaren eta merkataritza-sustapenaren bidez. Merkatarien interesak defendatzeko elkarteak egitea sustatzen du eta bazkideen artean trebakuntza, gizarte eta kultura arloko etengabeko lanak egiten ditu.

KIDEA: ITZIAR VILLAMANDOS

Komunikazio arloa

Kazetaria. L&V Comunicación enpresaren bazkide sortzailea

Zortzi urtez idatzizko komunikabideetako kirol, kultura eta ekonomia arloko kazetari legez ibilbide garrantzitsua egin ondoren, duela 25 urte bere komunikazio-aholkularitza eta prentsa-kabinetea sortu zuen: L&V, emakumeak bakarrik sortutako lehenengoetako komunikazio arloko aholkularitza Bizkaian. Aholkularitza lanak egiten ditu eta bezero bakoitzarekin banakako lana egiten du komunikazio-estrategia integrala egiteko. Bi hamarkada hauetan hainbat enpresa, erakunde eta elkarterekin lanean aritu da, estrategiak planifikatuz eta garatuz gizarteari euren jardueren eta ekitaldien berri emateko. Musika eta dantza tradizionala ditu bere pasioak.

KIDEA: JOANA MARTÍNEZ

Itzultzailea eta INTERWORDSen bazkide sortzailea

Zuzendaria eta enpresaria, 12 urte baino gehiagoko esperientzia du zinpeko itzulpenen eta interpretazioen arloan. Proiektuen garapena lehen mailako multinazionaletan. Zorroztasuna eta negozioa sortzea abiapuntu dituela eragin komunikatibo optimoa sortzen aditua.

Vocal: IKER GOÑI

Administrazioan eta enpresa-zuzendaritzan lizentziaduna Deustuko Unibertsitate Komertzialean. GetxoGaso, SAko kudeatzailea.

Administrazioan eta enpresa-zuzendaritzan lizentziaduna Deustuko Unibertsitate Komertzialean. Repsoleko kontsulta-batzordeko kidea 2015etik 2017ra. Operations intern, New York Red Bulls-en 2016an. EuskarAbentura Espedizioaren sortzaileetako bat. Hamarkada bat baino gehiago enpresa familiarraren buru, hirugarren belaunaldia da. Bere familiatik jaso du euskararekiko maitasuna eta bezeroenganako errespetua. Getxoko Udalaren aitormena jaso du bere enpresak, euskararekin duen konpromiso handiaren ondorioz. Bere helburua: bezeroen beharrei modu pertsonalizatuan erantzutea merkatuko produkturik hoberenekin, 24 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa baten zehaztasunarekin eta zerbitzuarekin.

Vocal: ÓSCAR ARCE

Enpresaria. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du informazioaren teknologien alorrean.

Enpresa multinazionaletan proiektuak garatzen eta kudeatzen ditu nazioan eta nazioartean. Bankako aholkularia finantza gaietan eta inbertsio-funtsetan

Vocal: GOYO ARBIZU

Ex director de Recursos Humanos y Organización de la Autoridad Portuaria de Bilbao y Licenciado en Derecho por la Universidad de Deusto, Goyo Arbizu es experto en estrategia empresarial, negociación, gestión de equipos y Responsabilidad Social Corporativa.

KIDEA: TOMÁS ONDARRA

Kazetaria.

Tomás Ondarra (Bilbo, 1963) 20 urte daramatza El País egunkariko infografia eta ilustrazio arloko erredaktore buru izanaz.

Aurrez beste komunikabide batzuetan aritu zen, adibidez, La Nación egunkari argentinarrean, El Correon eta La Gaceta del Norten.

Bere kazetaritza-lana, nazioarteko hamabost sari eta Bilbori buruzko liburuen argitalpena uztartu ditu. Azkenengoa, El mejor equipo del mundo, Athletic-i egindako omenaldia da, 108 ilustrazio ditu eta taldearen Museoan ikus daitezke.

KIDEA: MANU MOSTEIRO

Berrikuntza Digital arloa

Versiako presidentea

Bilbon jaioa 1957an, Versiako sortzaileetako bat eta presidentea.

Manuk bere karrera informazioaren teknologien alorrean garatu du 80ko hamarkadatik. 1990ean ibilbide ekintzailea hasi zuen eta Panda Software sortu zuen. Gaur egun bere enpresa-taldea zuzentzen du, 10 enpresa daude talde horretan eta 900 lagun baino gehiagori ematen diote lana.

KIDEA: RICARDO HERNANI

Ingeniari industriala

Nazioarteko euskal enpresa taldeetan (Prosertek, WEC, Ormazabal) aitortutako ibilbidea duen zuzendari orokorra. Bizkaian sortu diren enpresa berrien aholkularia. Euskalit Kudeaketa Aurreratuko Euskal Fundazioaren ebaluazio taldeko kidea. Bizkaiko Mendi Federazioko presidenteordea. Ehun artikulu baino gehiago idatzi ditu eta mendiko liburuak ere bai. Londoneko Royal Geographical Society-ko Fellow-a. Travelers’ Century Clubeko kidea (USA).

Vocal: JORGE GÓMEZ

Marino Mercante. Director General de TECMAN.

Nacido en Bilbao, ciudadano del mundo. Además de las finales de Copa vividas (tras la que perdimos contra el At. Madrid fui directo a embarcar), mis recuerdos me llevan a cuando, siendo niño, iba con mi primo Roberto a la General de Briñas, un par de horas antes, para poder coger posición agarrados a los pilares de la tribuna, para poder ver entre la altura de los adultos.

Por si acaso, en el campo profesional, después de dejar de navegar, estuve en varias consultorías, entre ellas Coopers&Lybrand, posteriormente 16 años en Ferrovial Servicios, de los cuales 4 como Director Regional de CESPA y otros 4 como Director Regional de FERROSER.

Ah, también soy miembro del pleno de la Cámara de Bilbao, e integrante de la Corte de Arbitraje de la misma.