GURE AITAREN ETXEA

GURE AITAREN ETXEA

Bai, Athletic! Bai, Aitor Elizegi! hautagai zerrendak gertatu berri denak sortarazi digun tristura adierazi nahi dugu.

Joan den abenduaren 12an, gure hautagai zerrenda ofiziala zela jakinarazi zigutenean, Ibaiganen, hots, duela urte batzuk arte bazkide guztiena zen etxean, hauteskunde batzordeari eskatu genion Alberto Uribe-Echeverriaren hautagai zerrendari proposa ziezaion bi hautagaitzetako boto txartelak Ibaiganen egon zitezen kanpainia egunetan zein hauteskunde egunean.

Honekin hauek ekidin nahi genituen: bazkideak molestatzea beste egun batean, papera eta bestelako materiala alferrik xahutzea eta hobetzeko tartea duen Clubaren irudia kaltetzea, bereziki Athleticeko bazkideak ondo egoteko eta parte hartzeko  izan beharko lukeen egunean.

Aurreko ostegunean hauteskunde batzordeko idazkari batek telefonoz Uribe-Echevarriaren hautagai zerrendak gure proposamenari EZETZA eman ziola adierazi zigun. Deia jaso eta gero jakin genuen Alberto Uribe-Echeverriaren hautagai zerrendako kide esanguratsu bat Ibaiganeko Jauregian zegoela Athletickeo Kudeaketa Batzordeak, era harrigarrian eta gure hautagai zerrendari ezer jakinarazi gabe, lehenengo taldeko jokalari bati garrantzi handiko kontratua berritzen zionean. Horrela ageri da hedabideetan, Clubak argazki bat bidali ostean.

Zein ote litzateke bazkideen iritzia leku berean argazkian gure hautagai zerrendako presidenteordea agertuko balitz? Eta gainera egoitzako solairu nagusian.

Hautagai zerrenda biek ez dute zertan bazkideen botoa aukera baten edo bestearen alde jartzera behartu . Gure aburuz, bazkideek, hau da, Clubeko jabeek, botoa askatasunean eman behar dute, horretarako ahalmena eta jakituria dutelako; ez dute presiorik sentitu behar, erantzukizunez hartu beharreko erabakia baita, eta eskubide hori isilpean erabiltzeko oinarrizko bermea eduki behar dute, hala nahi badute.

Bai, Athletic! Bai, Elizegi! Hautagai zerrendan lanean jarraituko dugu hauteskunde prozesu hau  hobetzeko. Izan ere, uste dugu egungo hauteskunde prozesua ez dela ehun urteko historia duen Club bikain honetarako guztiz egokia. Egoera honetan, ez da oso modu eredugarrian jokatu, Clubeko zuzendaritzaren funtzioak hautagai zerrenda baten funtzioekin nahastu direlako.

Comments
Share
baibetizurekin