OHIKO GALDERAK

Nork eman dezake botoa?

Athletic Cluben presidentea aukeratzeko hauteskundeetan parte hartzeko beharrezko baldintza da adinez nagusia izatea, eta gutxienez urtebetez Clubeko bazkide izatea.
Hautesle-erroldan zauden jakiteko Bazkidearen Txokoan sartu behar duzu, zure bazkide zenbakia eta pasahitza erabilita.

Nola eman behar da botoa?

Botoa emateko abenduaren 27an Athletic Clubeko bulegoetan bertaratu behar duzu, honako helbide honetan: Ibaigane Jauregia, Mazarredo zumarkalea 23 – 48009 Bilbo.
Bestela, posta bidez ere eman dezakezu botoa.

Noiz eman behar da botoa?

Botoa emateko abenduaren 27an Athletic Clubeko bulegoetan bertaratu behar duzu, honako helbide honetan: Ibaigane Jauregia, Mazarredo zumarkalea 23 – 48009 Bilbo.
Bestela, posta bidez ere eman dezakezu botoa

Zer behar dut botoa emateko?

Botoa emateko abenduaren 27an Athletic Clubeko bulegoetara joan behar duzu, hots, honako helbide honetara: Ibaigane Jauregia, Mazarredo zumarkalea 23 – 48009 Bilbo. Indarrean dagoen NANa edo pasaportea eraman beharko duzu. Indarrean dagoela ziurta ezazu.

Botoa posta bidez eskatu badut bertaratuta botoa eman dezaket?

Posta bidez botoa emateko eskaria izapidetu bada ezin izango duzu hauteskunde egunean bertaratuta botoa eman.

Data garrantzitsuak

Botoa emateko eguna: abenduaren 27a (9:00etatik 21:00etara).
Abenduaren 2a da botoa posta bidez emateko eskaria bertaratuta eskatzeko azken eguna.
Abenduaren 13a da botoa posta bidez emateko eskaria posta bidez eskatzeko azken eguna.
Abenduaren 27a da botoa helarazteko azken eguna.

Nola eman behar da botoa posta bidez?

Botoa posta bidez emateko honako urrats hauek ematea beharrezkoa da:
Bazkidea erroldan dagoela ziurtatzen duen dokumentua eskatu behar zaio Clubari. Ziurtagiri hori lortzeko bi aukera daude:
Athletic Clubeko bulegoetan bertaratuz. Horretarako, zure nortasuna egiaztatu beharko duzu indarrean dagoen NANa edo pasaportea erakutsita. Ziurtagiria bulegoetara bertaratuz eskatu nahi baduzu gehienez abenduaren 20ra arteko epea daukazu, abenduaren 20a barne.
Ziurtagiria lortzeko ezin bazara bulegoetan bertaratu honako dokumentu hau aurkeztu beharko duzu: (adjuntar PDF). Notarioak egiaztatutako sinaduraz sinatuta aurkeztu beharko duzu dokumentua, eta abenduaren 13ko 18:30ak baino lehen helbide honetara bidali:
Ibaigane Jauregia
Athletic Club
Mazarredo zumarkalea 23
48009 Bilbo – Bizkaia
(adjuntar PDF).

Eskaera lortzeko izapideak egin eta gero (bertaratuta zein posta bidez), bazkideari izena emateko ziurtagiria emango zaio.
Clubak idazkian adierazi duzun helbidera bidaliko ditu botoa emateko hautagaitzen hauteskundeetarako txartelak eta gutun-azalak.
Aukeratzen duzun hautagaitza gutun-azal txikian sartu eta itxi egin beharko duzu. Gero, gutun-azal txikia gutun-azal handian sartu beharko duzu. Bertan sartuko dituzu baita ere indarrean dagoen NANaren fotokopia eta Clubak emandako izen emate ziurtagiria.
Gutun-azal handia gutun ziurtatu bezala bidali beharko duzu Clubeko bulegoetara (Ibaigane Jauregia, Mazarredo zumarkalea 23 – 48009 Bilbo), Hauteskunde Batzordearentzat. Nork bidaltzen duen adierazi beharko duzu, eta abenduaren 27ko 20:00ak baino lehen heltzen dela ziurtatu behar duzu.